• Bertso-saioa

    ...

    -

    Oraingo honetan, euskal kulturari leku egin nahi diogu bertso-saio bat eskainita. Gure tradizioaren bat-batekotasun musikalaz gozatu ahal izango duzu, baina gure garai eta aldarrikapenekin bat datorren mezuarekin.

    • Gai-jartzailea: Amaia Agirre
    • Bertsolariak: German Urteaga eta Maider Arregi

    Nola erreserba dezakezu?

    1. Kontsultatu mahaietako mapa argazkietan.
    2. Erabaki 3 edo 4 laguneko mahaia nahi duzun.
    3. Mahaia eta edaria nahi dituzu? Aukeratu edari-mota.
    4. Orain, nahi duzun mahaia aukeratu besterik ez duzu egin behar.
    • 📅 Ekainak 27
    • ⌚ 11:00-12:00
    • 📌 HARROmusic Areatzako kaia. Bilbo
    • 😷 Maskara nahitaez jantzi behar

    Info gehiago:

    • 30 minutu lehenago agertu beharko zara sarrerako atean.
    • Mahaia hautatzeko, nahikoa da mahai horretako 1. lekua hautatzea.
    • Osasun-arrazoiak direla eta, gogoratu zurekin datozen pertsonen datuak eman behar dituzula.
  • Las felinni

    HARRObasque: TakoiSoro. Herri-kirolak… takoiak jantzita!

    ...

    3,50

    Imajina ditzagun herri-kirolak… takoiak jantzita egiten! Ba, ez imajinatu gehiago. Fellinitarren eskutik, takoiak jantzita egin beharreko herri-kirolen ginkana dibertigarriz gozatzeko aukera izango duzu larunbatean.

    • 📅 Ekainak 26
    • ⌚ 17:00-20:00
    • 📌 HARRObasque. Areatzako estalpea. Bilbo
    • 😷 Maskara nahitaez jantzi behar

    Dohaintza: 3,50 euro. Ekarpenaren barruan: jesarlekua + botila bat garagardo.

    Gainera, ginkanan parte hartu nahi baduzu, hurbildu gunera, jantzi takoiak eta korrika egin, besterik ez duzu egin behar. Eta zeuk takoiak badituzu, ez eduki lotsarik eta ekarri!