• HARROkids: Sentsibilizazio-tailerrak

    -

    Ekarri etxeko txikienak aniztasunaz gozatzera HARROkids gunera. Ekainaren 27an, hainbat sentsibilizazio-tailer egingo ditugu, jolas-ildoko sentsibilizazio-jardueren bidez. Gune horri esker, bestelako familia-ereduak ezagutu ahalko dituzte neska-mutilek, bai eta aniztasuna errespetatzea zeinen polita den ere.

    • 📅 Ekainak 27
    • ⌚ Goizez:        11:00-12:00; 12:30-13:30
      ⌚ Arratsaldez: 17:00-18:00; 18:30-19:30 (aukeratu ordutegia)
    • 📌 HARRO Areatzako kioskoa. Bilbo
    • 😷 Maskara nahitaez jantzi behar

    Azkar ibili… leku-kopurua mugatua da eta!

  • Sharonne y Bilonga

    Retrodivas

    ...

    -

    Sharonne eta Bilonda lehen aldiz etorriko dira Bilbora ikuskizun ederra eskaintzera. Retrodivas gure bizitzan oso esanguratsuak izan ziren abestien ibilaldi dibertigarria izango da: Gloria Gaynor, Abba, Donna Summer, Tina Turner…

    Edariak erosteari buruzko info gehiago duzu jarduera deskribatzen duen atalean.

    Nola erreserba dezakezu?

    1. Kontsultatu mahaietako mapa argazkietan.
    2. Erabaki 3 edo 4 laguneko mahaia nahi duzun.
    3. Mahaia eta edaria nahi dituzu? Aukeratu edari-mota.
    4. Orain, nahi duzun mahaia aukeratu besterik ez duzu egin behar.
    • 📅 Ekainak 25
    • ⌚ 19:30-21:00
    • 📌 HARROmusic Areatzako kaia. Bilbo
    • 😷 Maskara nahitaez jantzi behar

    Info gehiago:

    • 30 minutu lehenago agertu beharko zara sarrerako atean.
    • Mahaia hautatzeko, nahikoa da mahai horretako 1. lekua hautatzea.
    • Osasun-arrazoiak direla eta, gogoratu zurekin datozen pertsonen datuak eman behar dituzula.